Ongi etorri Erregerena anaien web orrira. 25 urte baino gehiagoz ibiliak gara argazkiak ateratzen eta biziki maite dugun arte hau zuekin konpartitzea gustatuko litzaiguke.
Jatorriz baztandarrak, ez gara nekatu haran eder honi argazkiak ateratzeaz eta hortaz, galeria honetan aurkituko dituzuen argazki gehienak bertakoak izanen dira.
Gure lanak erakusteko asmorarekin, bi urtetik behin argazkilari fina eta lagun hobea den Juanito Lameirinhas-ekin argazki erakusketa bat antolatzen dugu Elizondoko Arizkunenea kultur etxean.
Argazkiren bat eskuratu nahi baldin baduzu, trankil ederrean jarri zaitez gurekin harremanetan.
Galeriaz gozatzea espero dugu. Gure agurrik beroenak,
Angel eta Joxe Erregerena